Apirilaren 9an ospatuko da Azkaingo Ikastolaren besta Kiroletako ezker paretan. Aurten Animalien Ihauteriaren inguruko ikusgarria prestatu dute haurrek eta irakasleek. Camille Saint-Saëns musikagilearen obratik abiatuz, eta Paxkal Indoren Animalien Ihauteria  CDa baliatuz, bere projektua eraiki nahi izan du Ikastolak, projektu oso bat haur guziek berena ekar dezaten sorkuntza ikusgarri hortan.

Hortarako hiru artistekin lanean aritu dira. Haundiak eta lehen urtekoak (GS / CP mailakoak), Oihan Indart Elirale konpainiako dantzariarekin mugimendua, eta gorputz espresioaren inguruan lan egin dute. 2. eta 3. urtekoak Paxkal Indo berarekin musikan aritu dira eta orkestra bat muntatu dute. 4. eta 5. urtekoak antzerkiaren inguruan lan egin dute, Txomin Heguy antzezlearekin. Hortazgain, hirugarren zikloko haurrek ikusgarriaren liburuxka idatzi dute.

Ikusgarria Apirilararen 9an emanen da Azkaingo Kiroletako ezker paretan 10 eterditan ttanko. Ondotik Burasoek aperitifa eta zikiroa emanen dute, 15€-tan bazkaria.