Valentziako Aigua Clara kooperatibatik zuzenean liranja eta mandarina bioak ekarriko ditugu Azkainera, abenduaren 14an. Fruituak ekoizleari zuzenean erosiak baitira prezioa egokia izanen: 2 euro kiloa.  Eskaera abenduaren 2a aitzin egin behar da, eta kutxaka erosi behar da: liranjak 15 kiloko kutxetan, 30 euro, eta mandarinak 12 kilo, 24 eurotan. Azkaingo Ikastola laguntzeko eta kontsumo arduratsua egiteko manera bat da, kalitatezko produktuak eskuratuz.

Duela bost urte egin zen bezala aurten ere liranja eta mandarinak ekarriko dira Azkainerat, Mediterraneotik zuzenean. Aurrekoan 800 kg izan ziren eta irabazitako dirua elkarte batendako izan zen. Aurten galde hori ikastolaren alde egitea deliberatu da. Aldi honetan ongi pasatzen bada, eta erosleak pozik baldin badira, otsailean berriz egitea aurrikusten da.

Eskaera egiteko

Fruituak galdetzeko azken eguna abenduaren 2a izanen da, eta ordainketa txeke bidez egin behar da Azkaingo ikastolaren izenean. Eskaera orria eta ordainketa txekea ikastolako postakutxan sartu behar da.

Eskaera orria ikastolako burasoendako, familia bakoitzaren apaletan emana izan da, eta emailez igorria ere. Ikastolatik kanpoko interesatuentzat orria emailez galdetzen ahal da amalurra21@gmail.com helbidera idatziz. Txekea ematen ez duenari ez zaio eskaera eginen, orria betetzen badu ere. Fruituak soilik kutxaka saltzen dira, sobera dela atzematen bada beti beste norbaitekin partekatzen ahal da.

Prezioak: Liranjak 30 euro,15 kiloko kutxan. Mandarinak 24 euro, 12 kiloko kutxan.

Jasotzeko

Abenduaren 14ean ailegatuko dira fruituak Azkainerat. Data hurbilduko delarik banaketa tokia eta tenorea zeintzuk izanen diren erranen da. Tenore jakin batzuen barruan izanen da, beraz ezin baldin bada etorri aitzinetik erran beharko da, edo posible baldin bada norbaiti galdetu beharko zaio bila joatea.

Produktorea

Aigua Clara (aiguaclara.org) kooperatibak kontsumo arduratsua eta biologikoa sustatzen ditu. Kooperatiba bat izanki laborarientzat baldintza bidezkoak ematen ditu. Produktoa gainera kalitatezkoa da, fruituak igorri baino justu lehenago biltzen dira ahalik eta freskoenak ailegatu daitezen.

Desmartxa honen bitartez elikadura burujabetza laguntzen da, prezioak justuak dira produktorearendako eta kontsumitzailearendako, eta bitartekariak sahiesten dira. Ekoizlea, ikastola eta eroslea irabazle aterako dira!