Aurtengo giroa berezia izanki ere, ikastolako haurrek ez dituzte urtea markatzen dituzten erritoak huts egin. Otsaileko oporretatik itzultzean, etxez-etxe ibili dira bosgarreneko ikasleak. Estebeneneatik hasi eta lau bat etxetatik iragan dira, ihauterietako kantuen erritmoan. Xingarra eta arroltzeak ez, baina ogitarteko, kruspeta eta edari goxoak eskaini dizkiete ordainez.