Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Oroitzen Naizeno

19 urtarrila 2018 @ 19 h 00 min

5Eusko
Oroitzen Naizeno

Euskarazko irakurketa eta taularatzea. Maddi Zubeldia eta Bernadette Luro Iratzoki. Agurtzane Anduetza – bideoa

Zer da zahartzaroan memoriak ihes egiten duelarik gelditzen dena ?

Non dago pertsona egoera fragmentatu horretan ?

Itxura eta gaztetasunkeria nagusi den garai honetan, hitza eman nahi izan diot zaharrari, zahar eta eri dagoenari, akats bikoiztunari hots, gure beldurrik handienari agian.

Zaharra ez da izandakoa. Zaharra hor da, oso-osorik, izan denak eta denak bateginik, ikusi nahi duenarentzat opari, beldurra alde batera utzita bide berria eskaintzen duen harremana.

Bi ahotsez eginiko irakurketa taularatua eta musikatua da hemen aurkeztuko duguna (50-55min)

Pertsonaia nagusia zahar etxean dagoen adineko emaztea da. Bere gogoetak, ohar sinpleak egiten ditu, eta oraian kokatua bada ere, oroitzapen batzuk ekartzen ditu gogora. Guti baina. Eritasunak jota memoria galtzen ari baita.

Bigarren pertsonaia memoria da hain zuzen, joan-jinak eginen dituen pertsonaia, laguntzera etorriko zaiona,tarteka lehenik, gero eta toki gehiago hartuz, emaztea hitzik gabe geratzen delarik erreleboa harturik, ordezkatzeraino.

Xehetasunak

Data:
19 urtarrila 2018
Ordua:
19 h 00 min
Prezioa:
5Eusko
Kategoria Ekitaldi:

Antolatzailea

Azkaingo Ikastola
Webgunea:
azkaingoikastola.eus

Egoitza

Kilika Gaztetxea
Kilika Gaztetxea, 1 Rue Estrata, 64310 Ascain
Ascain, 64310 France
+ Google Map
Webgunea:
https://www.facebook.com/Kilika-Gaztetxea-1668779143355962/