Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Ihauterietako Mus Xapelketa: haurrak eta helduak mozorrotuak elkarrekin jokoan!

25 otsaila 2017 @ 14 h 00 min - 20 h 00 min

10 Eusko

Ihauterien karietara Azkaingo ikastolak mus xapelketa antolatu du otsailaren 25ean. Herriko Bil-Toki gelan eginen da 14:00etatik goiti, eta denen parte hartzea xekatzen da.

Ikastolak berak egiten duen bezala lehiaketak belaunaldi guztiak, eta gizarte guztia, elkartu nahi ditu: haurrak, burasoak, ttantta-osabak, amatxi-aitatxiak, auzoak, ondoko herrietako jendeak… Denei idekia da, musean jokatzen jakitea eta norgehiagoka bururaino eramatea besterik ez da behar.

Ihauteriak ospatzeko beste parada bat da xapelketa, hori dela eta partehartzaileak mozorrotuta etortzea galdetzen da. Txapel loredun batekin edo ttattar arrosa batekin etortzea aski bada ere, mozorroen edertasuna eta originaltasuna jokoa irabazteko baliagarria izaten ahal da… Zanpantzarren izpirituak lagunduta!

Tokiko jatetxe eta saltegiek eskeinitako sariak izanen dira irabazteko, 10 eusko partehartzearekin, bikoteka.

Animatu zaitez sari ederrak irabaztera, eta mementu goxoa pasatzera! Giro sanoa eta euskalduna atxemanen dituzu.

Partehartzea aitzinetik segurtatzen ahal da lotura honetan izena emanez:

[ninja_form id=2]

Xehetasunak

Data:
25 otsaila 2017
Ordua:
14 h 00 min - 20 h 00 min
Prezioa:
10 Eusko
Kategoria Ekitaldi:

Antolatzailea

Azkaingo Ikastola
Webgunea:
azkaingoikastola.eus

Egoitza

Bil-Toki
Mairie
Azkain, 64310 France
+ Google Map