Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Larrun Kanta Elizan

11 uztaila 2017 @ 21 h 30 min - 23 h 00 min

Larrun Kanta abesbatza - Azkaingo Ikastola

Larrun Kanta berrogoi bat Azkaindar kantari biltzen dituen abesbatza da, Donibanetik eta Senperetik heldu direnak baldin badira ere. Larrun Kantaren errepertorioan euskal kantak entzuten ahal dira, tradizionalak eta berriak. Euskal kantaren aberastasuna ezagutaraztea du helburu. Jon Aizpuruk du korua zuzentzen, gazte izanikan ere goi mailako koru gidaria da Beratarra. Xalbadorren heriotzean kantua ederki hamonizatu du, ezin hobeki kantatzen, eta luzaz txalotzen du ikusleak.

Ikuskizunak giro bat sortzen lortzen du, koregrafia eta mugimendua landua izan baita. Sartzea berezia izaten da eta ateratzea oraino gehiago. Kanpoan kantatzen baitute, azken ikuslea ateratu arte. Maiz jendeak xutik txalotzen du.

Xehetasunak

Data:
11 uztaila 2017
Ordua:
21 h 30 min - 23 h 00 min