Egurrezko oholtza ederra jarri diogu ikastolako aterpeari. Joan den udan, gure bungaloak zahar etxearen eremuan instalatu ondoren, azken hobekuntza hori egitekoa zen eta omiasainduko oporretan egina izan da. Gure egitasmoa betetzeko, ikastolako gurasoen besoak eta Bereziartua entrepresak eskainitako egurra eskertu dugu. Euria denean, zapatak babesean atxikitzeko eta haurrak lurrean jartzen direnean harri ttikiek ipurdi-mazelak ez karramixkatzeko, ekarpen ezin hobea!