Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Azkainen Euskararen Eguna ospatuko dugu

29 azaroa 2016 @ 9 h 00 min - 17 h 00 min

Euskararen Nazioarteko Eguna 2016

Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna da, eta Azkaingo Ikastolan egun hau gure haurrekin eta herriarekin partekatu nahi dugu. Horretarako denei irekiak diren ekimenak antolatu ditugu egunean zehar. Goizean haurren xokoa herriko plazan eta arratsaldean zinema eta krakada Gaztetxean.

Larunbata izanik, plazan astero egiten den merkatua izanen da, eta azkaindarrak biltzen dituen gune horretara euskarazko animazioak eraman nahi izan ditugu. Haurren xokoa eginen da, non ekimen ezberdinak proposatuko diren, margoketak edo egurrezko jokoak besteak beste. Merkatua aterpean izanik eguraldia lagun ez badugu ere, han izanen gara.

Arratsaldean hitzordua Gaztetxean izanen da, bertan euskarazko filme bat ikusgai izanen da, eta krakada eskeinia izanen da bertaratuko diren haurrendako.

Théléthon-ak eta Euskararen Egunak bat eginen dute aurten.

Euskaraz bizi nahi dugunontzako hitzordu ederra. Euskararen Eguna elkarrekin ospa dezagun!

Xehetasunak

Data:
29 azaroa 2016
Ordua:
9 h 00 min - 17 h 00 min
Kategoria Ekitaldi:

Antolatzailea

Azkaingo Ikastola
Webgunea:
azkaingoikastola.eus

Egoitza

Azkaingo Plazan
Azkain, 64310 + Google Map