
- ekitaldia hau amaitu da.
Haurrak eta pantailak, mintzaldi eztabaida
6 abendua 2016 @ 20 h 00 min - 22 h 00 min

Pantailez inguratuak bizi gira: telefono, telebista, tableta, ordenagailu…. Gure biziaren parte izateaz gain; komunikazio, idekidura eta aisialdi tresna ederrak dira. Aldi berean, gure haurren bizian denbora eta leku handia hartzen dute eta arrisku batzuen iturri izan daitezke: irudimena garatzen duten jokoen guttitzea, ispiritu kritikoaren galtzea, eta geroxago bizi pribatuaren erasotzea…
Guraso gisa, Interneten ibilmoldea ezagutu beharko ginuke baita ere gure “klik” ek ondorioak ukan ditzaketela. Tresna hauek ahal bezain lasaiki eta segurki deskubritzen lagundu behar ditugu gure seme alabak.

Ghislaine Lasausa, “Internet sans crainte” programerako formatzailea da. Internet hobeki ezagutzeko eta gure haurrek nola erabili laguntzeko aholkuak emanen dizkigu.
Hitzaldia frantsesez izanen da.
You must be logged in to post a comment.