
- ekitaldia hau amaitu da.
Kittoferia : osoki urririk den azoka
19 ekaina 2016
Doan
Kittoferia edo Gratiféria Argentinan sortu den konzeptu bat da. Ondotik Hego Amerikara eta mundura zabaldu da. Dirurik, trukerik, edo ordainik gabeko azoka da. Bakoitzak hartu edo eman egin dezake nahi duen gisara.
Erabiltzen ez diren puxkak etxean izanki, estatu onean direlarik, eta toki ainitz hartzen dutelarik, bertze batek erabil ditzakelarik, norbaiti emateko gogoa baldin baduzu, Kittoferia interesatuko zaizu. Zato Azkaingo Ur Hertsiko atseden tokiratondoko ekainaren 19an.
Printzipioa nahiko sinplea da, nehor ez da zerbaiten hartzera edo ematera behartua. Idea nagusia da gauzakiak eskutik eskura ibiltzea (jantziak, liburuak, landareak, jokoak etab). Eta urririk baitaez da erakusmahaik atxikitzeko beharrik. Puxkak agerian uzten dira eta bakoitza libro da bertzeengana joaitea, jokoetan parte hartzea, aperitifa hartzea. Bakoitzak bere piknika eta edariak ekartzen ditu. Plantxak izanen dira ere janaria erretzeko. Eguna bukatzean, bakoitzak bere puxkak berreskuratzen ahal ditu ez baditu nehork hartu, edo erematen dizkiogu “Appel Détresse” elkarteari.
Kittoferia : elkartzea, topaketa eta Euskara
Azkaingo Ikastolako Euskaraz Bizi batzordeak antolatzen du egun hori, topaketa, langun artea, elkartzea, eta Euskara sustatzeko asmoarekin. Jokoak antolatuak izanen dira haurrentzat burasoekin batera.
10 h 00 Kittoferiaren idekitzea, eta ondotik haurrentzako jokoak.
12 h 00 Aperitifa eta iknika
15 H 00 Pista jokoa haur guziei ideki, eta ondotik krakada partekatua.
Gratiferiei buruz gehiago jakiteko :
Les marchés gratuits ou « gratiferias », une nouvelle tendance !