Désolé, cet article est seulement disponible en Euskera. Pour le confort de l’utilisateur, le contenu est affiché ci-dessous dans une autre langue. Vous pouvez cliquer le lien pour changer de langue active.

Berriz ere Azkaingo ezker pareta bete zuten Pirritx, Porrotx eta haien lagunek, azaroaren 24ean. Betiko alaitasunarekin eta baloreekin etorri ziren pailasoak, baina aldi honetan, Azkaingo eta Ziburuko ikastolen beharrek toki berezi bat izan zuten, izan ere biek baldintza hobeagoak izateko premia baitute.

 

Jostatzeko eremu eskasa eta jantegia ikastolatik kanpo edukitzea dira nabarmendu zituzten arazoetako batzuk. « Bizi dantza » deituriko ikuskizunaren bukaeran, bi ikastoletako haurrak taula gainera igo ziren eta « Ikastola berria behar dugu » banderola eskuan argazki erraldoia egin zuten. Hortik hurbil, beste bat zegoen paretari lotua. Duela egun zonbait Iruñean bizi izan duten herriko etxearen debekua salatzeko, euskal pailasoek beste mezu hau zabaldu zuten : « Zentsuraren gainetik Euskal Herria zuekin! ».