Désolé, cet article est seulement disponible en Basque. Pour le confort de l’utilisateur, le contenu est affiché ci-dessous dans une autre langue. Vous pouvez cliquer le lien pour changer de langue active.

Behatzak orean, irina matelan eta irria ezpainetan, hogei eta hamar bat ikaslek parte hartu dute ikastolako Euskaraz Bizi taldeak antolatu zuen tailerrean. Urtarrilaren 24ean, errege pastizak prestatu zituzten eta horretarako Inda okindegiko sekretuak ezagutu ahal izan dituzte. Izan ere, Marie-Annen laguntza eta ezagutza baliatu zuten koro itxurako pastiza goxoei forma emateko.

Baba barnean sartu eta, bere labera joan ziren pastizak, biharamun goizean, merkatuan saldu ahal izateko. Larunbatean, han ziren berriz ere haur eta gurasoak, Azkaingo plazan, herritarrei haien lana erakusteko eta memento goxo bat partekatzeko, euskaraz.