LAGUNTZAILE BAT
Azkaingo ikastolak langile laguntzaile bat xerkatzen du 2017- eko sartzerako.
Jarduera nagusiak
* Haurra bere autonomia eskuratzen lagundu,
* Garbitasuna eta haurraren sekuritate fisiko eta afektiboa zaindu,
* Erakaslearen laguntzailea bilakatu jarduera pedagogikoen prestaketan edo animazioan
* Haurren kudeaketa bazkaria aintzin, momentuan edo gero baita pausa edo aire hartze denboretan,
* Haur talde baten kudeaketa eta animazioa TAPen edo jarduera proiektuan parte har lezake,
* Ikastolako gelen antolaketa,
Gaitasunak:
* Euskara menperatzea. Beharrezkoa da (E.G.A estimatua)
* CAP Petite Enfance diploma ukan .
* Haurraren beharra identifikatzea 2 urtetik goiti
* Aktibitateen animazioan gaitasunak. BAFA diploma ukaitea estimatua izanen da.
* Elkarlanerako gaitasuna eta malgutasuna
* Sekuritate eta garbitasun legeak aplikatzea
Lan baldintzak
* Lekua: Azkaingo Ikastola
* Bakantza denboretan lanik ez da
* 37 ordu astean
* Kontratu mugatua momentuz : 2017ko irailetik -> 2018ko ekaina artio. Ondotik kontratu
mugagabea bilaka daiteke.
Interesatua baldin bazira, motibapen gutuna eskuz, kurrikuluma, eskatuak diren diplomen kopia :
2017 ko maiatzaren 20 aintzin idatziz eta mailez, ondoko helbiderat: azkaingo.ikastola abildua gmail.com

Lan eskaintza pdf formatuan