Désolé, cet article est seulement disponible en Euskera. Pour le confort de l’utilisateur, le contenu est affiché ci-dessous dans une autre langue. Vous pouvez cliquer le lien pour changer de langue active.

Zenbakiak eta irriak, orotarik anitz, hasebeterik bukatu zuten arratsaldea Azkaingo Bil Toki gelan bildu ziren haurrek, azaroaren 23an. Ahalmen urriko haurrak barne hartzeko Seaskako ikastoletan lanean ari den Integrazio Batzordeak haurren lotoa antolatu zuen eta ehun parte hartzaile baino gehiago bildu zituen. Hendaiatik Senperera, inguruko herrietako familia franko elkartu ziren. Haurrek ez dute bakarrik jokoaz eta euskaraz gozatu, izan ere sari anitz izan baitira irabazleentzat eta irabazi ez dutenentzat ere bai. Konten agertu dira antolatzaileak.