Azkaingo Ikastola 1901eko Elkarte bat da : Administrazio Kontseilu batez osatua, lehendakari, idazkari eta diruzainek osatzen dute azken hau.
Administrazio kontseiluaz gain beste lan taldeetako arduradunak daude :
mahai inguruan
ikastolan eta herrian euskara sustatzeko lantaldea.
gure aurrekontua hornitzeko ekintza ezberdinak antolatzen dituen lantaldea.
Herriko Etxearekin batera gure egoitzen matentzea eta garapena segitzen duen lantaldea. Era Berean, Seaskako Egoitza lantaldeko kide da ere.
ikastolako talde pedagogikoarekin batera hausnarketa zein egitasmo ezberdinak aurrera eramatea da, haurrentzat zein gurasoentzat.
ikastolatik elbarritasunaren inguruko sentikortasuna zein diru bilketa ekintza ezberdinak ditu xede.
garapena eta komunikazio xede duen taldea.
ikastola bakoitzean Herri Urrats antolakuntzan parte hartzen duen lantalde bat dauka.
Ikastolaren funtsa, gurasoen parte hartzean datza. Bakoitzaren jakintza eta gaitasunarekiko egiten da, denek zerbait bait dugu eskaintzeko.
Parte hartze honek zentzua eta urostasuna eskaintzen dio bakoitzari elkartasuna landuz.
Euskara
Murgiltze hezkuntza eredu gisa, Ikastola euskararen zaintzan parte hartzen du.
Euskara Ikastolako bizi hizkuntza da : klaseaz gain, aire-hartzetan, ateraldietan, ekintza ezberdinetan zein jantokian euskara egunerokotasunean erabiltzen da. Gurasoek ere bere ardura daukate : euskaradunentzat hizkuntzaren transmisioan, eta euskaragabeentzat beraien egunerokotasunean euskarari leku bat eginez. Edozein maila izanda ere, gurasoek akuilu zein motibazio esku hartze handi bat dute ekimen honetan.
Euskara ireki baten aldeakoak gara,
bakoitzaren maila zein lekua errespetatuz.