Gurasoen elkartea

Azkaingo Ikastola 1901eko Elkarte bat da : Administrazio Kontseilu batez osatua, lehendakari, idazkari eta diruzainek osatzen dute azken hau.
Administrazio kontseiluaz gain beste lan taldeetako arduradunak daude :

mahai inguruan

Euskaraz bizi

ikastolan eta herrian euskara sustatzeko lantaldea.

Besta talde

gure aurrekontua hornitzeko ekintza ezberdinak antolatzen dituen lantaldea.

Egoitza

Herriko Etxearekin batera gure egoitzen matentzea eta garapena segitzen duen lantaldea. Era Berean, Seaskako Egoitza lantaldeko kide da ere.

Hezkuntza taldea

ikastolako talde pedagogikoarekin batera hausnarketa zein egitasmo ezberdinak aurrera eramatea da, haurrentzat zein gurasoentzat.

Integrazio batzordea

ikastolatik elbarritasunaren inguruko sentikortasuna zein diru bilketa ekintza ezberdinak ditu xede.

Garapena

garapena eta komunikazio xede duen taldea.

Herri Urrats

ikastola bakoitzean Herri Urrats antolakuntzan parte hartzen duen lantalde bat dauka.

Ikastolaren funtsa, gurasoen parte hartzean datza. Bakoitzaren jakintza eta gaitasunarekiko egiten da, denek zerbait bait dugu eskaintzeko.

Parte hartze honek zentzua eta urostasuna eskaintzen dio bakoitzari elkartasuna landuz.

Euskara

Murgiltze hezkuntza eredu gisa, Ikastola euskararen zaintzan parte hartzen du.
Euskara Ikastolako bizi hizkuntza da : klaseaz gain, aire-hartzetan, ateraldietan, ekintza ezberdinetan zein jantokian euskara egunerokotasunean erabiltzen da. Gurasoek ere bere ardura daukate : euskaradunentzat hizkuntzaren transmisioan, eta euskaragabeentzat beraien egunerokotasunean euskarari leku bat eginez. Edozein maila izanda ere, gurasoek akuilu zein motibazio esku hartze handi bat dute ekimen honetan.

Euskara ireki baten aldeakoak gara,
bakoitzaren maila zein lekua errespetatuz.

error: Le contenu est protégé !
Scroll to Top