Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

45 urteren eta gero Azkaingo Ikastolak beti ateak burasoei irekiak

11 martxoa 2017 @ 10 h 00 min - 22 h 00 min

Martxoaren 11an Seaska federazioko ikastolek ate irekiko dituzte. Azkaingoan ere buraso berriei bertako egoitza eta dinamikak erakutsiko dizkiete. 1972. urtean sortu zen haurrei euskaraz ikasteko parada ematen dien eskola. 10 bat umerekin hasi bazen, gaur egun 100 ikasle inguru ari dira bertan. Igoera nabarmenena 2007tik goiti eman zen, Ama ikastola izatetik urtetik urtera lehen maila osatzen joan baitzen.

Ikastolan ahozkotasunari garrantzi handia ematen zaio, eta horren inguruan lotzen dira proiektu gehienak. Esaterako Ama ikastolan sukaldaritza ziklo bat eramana da lau astez hiztegia lantzeko.

Kulturaren haritik tiraka

Ikastolaren inguruan diren kultur eragile eta lagunekin elkarlanean urtean zehar gela guztiak hunkitzen dituen kulturari loturiko ekimenak antolatzen dituzte. Urtero urteko proiektuaren bukaera gisa ikastolaren bestan haurrak protagonista dituen ikusgarri handi bat aurkezten dute, non 3 urteko txikienetatik, 12 urteko handienak arte aritzen diren elkarrekin. Honen bitartez antzerkia, musika eta gorputz adierazpena lantzea dute helburu.

Iaz Camille Saint Sans-en “Animalien ihauterian” oinarritutako obra izan bazen, aurten Antonio Vivaldiren “Lau urtaroak” eta  ikastolako irakaslea den Maddi Zubeldiak idatzitako “Amalurrak oporrak behar ditu” idatzia oinarri hartuta eginen dute antzezlana. Horren lantzeko Chimeres antzerki taldetik Amaia Hennebutte eta Boom Tchak taldetik Manu Mattys eta Peio Erramuzpe artisten laguntza izan dute urtean zehar. Aurten apirilaren 15ean osptuko da ikastolaren besta, eta aldi berean urteko lana biltzen duen antzezlana.

Apirilaren 16 eta 17an ospatuko den Sarako Idaleen Biltzarraren karietara 3. ziklokoek “Ametsa bizi” gaiaren inguruan idatzi bat ekoiztuko dute.

Dinamismo handia

Ikastolako haurrek programa akademikoaz gain euskal tradizio eta kulturari lotzen dizkioten beste hainbat ekimenetan parte hartzen dute. Gabonetan beste eskoletako haurrekin batera Olentzero ospatzen dute herrian zehar.

Ihauterien garaian euskal tradizioko pertsonaiez jantzita herriko itzulia egin eta gero Zanpantzarren epaiketa egiten dute CMko haurrek beste ikasle eta burasoen aitzinean.

AEK-k antolatzen duen Korrika garaian herriko beste eskolekin batera Korrika Ttipia egiten dute herrian zehar. Korrikan berean ere ikastolak kilometro bat erosten du Euskal Herri osoaren itzulia egiten duen ibilbidean parte hartuz.

Ikusi Seaskako ate idekien promozio bideoa:

Xehetasun guztiak: seaska.eus

Xehetasunak

Data:
11 martxoa 2017
Ordua:
10 h 00 min - 22 h 00 min
Kategoria Ekitaldi:

Antolatzailea

Azkaingo Ikastola
Webgunea:
azkaingoikastola.eus

Egoitza

Azkaingo Ikastola
Xurioko bidea
Azkain, 64310
+ Google Map
Webgunea:
azkaingoikastola.txiotxio.net