
- ekitaldia hau amaitu da.
Bat eta Bat Gara GU Azkaingo Gaztetxean
13 janvier 2017 @ 19 h 00 min
€6
Xabi Solano Etzakit 4Itzal eta Esne Beltza taldeetako musikari eta kantari ezaguna da. Jon Garmendia «Txuria» bertsolaria, poeta, zutabegile, eta batez ere musika idazlea. Etzakit, 4itzal, Sen, Esne Beltza… musika talde askorentzat idatzi ditu kantuak, ibilbide luzean ehundik gora abesti pilatu dituelarik.
Biak lagun haundiak dira. Poesiaz eta musika instrumentalaz (gitarra eta trikia) hogoi urteko elkarlana aipatzen duten abestien ibilbidearen kontakizun intimoa eginen dute Bat Eta Bat gara Gu ikuskizunean Azkaingo Gaztetxean urtarrilaren 13an.
Seaskako Bernat Etxepare Lizeo berriaren alde eginen da ikuskizuna.