Kantu lotoak sari oparoak utzi ditu

Kalitatezko mozkinez osatutako saskiak, alki bat, futboleko Ligako baloina, Osasunako gainekoa, zinemako sarrerak eta pizzak, anitz izan dira igande arratsalde honetan, abenduaren 15ean, Kantu Lotoak ekarri dituen sariak. Ikastolako Euskaraz Bizi taldeak antolatu du bigarren aldikoz eta giro bero eta alaia sortu du aurten ere bai Azkaingo Bil Toki gelan. Parte hartzaileek entzuten zuten kantuaren izena asmatu eta zegokion zenbakia aurkitu behar zuten haien loto txartelan. Leihakideek elkar laguntzen eta kantatzen duten joko horretan, giro ona besterik ez da lortzen ahal.

Hala ere, sariak ez baitirenez nola nahikoak, irabazleak aipatu behar eta Luxi Bidegain Bergarak lortu du helduen lehen saria eta Hodeik haurrena. Jean Béréau eta Joana Irigarai izan dira lehenak lehen eta bigarren lerroak betetzen, lehen kategorian, eta Uhaitz, Jare, Laida eta Argi, bigarrenean.

Retour en haut