Azkaingo eta Ziburuko ikastolek eraikin berriak behar dituztela oroitarazi dute Pirritx eta Porrotxek

[:eu]Berriz ere Azkaingo ezker pareta bete zuten Pirritx, Porrotx eta haien lagunek, azaroaren 24ean. Betiko alaitasunarekin eta baloreekin etorri ziren pailasoak, baina aldi honetan, Azkaingo eta Ziburuko ikastolen beharrek toki berezi bat izan zuten, izan ere biek baldintza hobeagoak izateko premia baitute.

 

Jostatzeko eremu eskasa eta jantegia ikastolatik kanpo edukitzea dira nabarmendu zituzten arazoetako batzuk. « Bizi dantza » deituriko ikuskizunaren bukaeran, bi ikastoletako haurrak taula gainera igo ziren eta « Ikastola berria behar dugu » banderola eskuan argazki erraldoia egin zuten. Hortik hurbil, beste bat zegoen paretari lotua. Duela egun zonbait Iruñean bizi izan duten herriko etxearen debekua salatzeko, euskal pailasoek beste mezu hau zabaldu zuten : « Zentsuraren gainetik Euskal Herria zuekin! ».

 [:]

Retour en haut