Ikastolaren historia
Azkaingo Ikastolako elkartea 1972an sortu zen gure herrian ikastola bat sortzeko nahiarekin.
Iparraldeko lehen ikastoletakoa da eta leku aldaketa asko ondoren, gaur egun, Xurio auzoan kokatua da.
60 bat haurrez osatua da eta sarri, eraikuntza egokiago batzuetara birraldatuko da.
Murgilpena euskaraz
Euskara Ikastolako hizkuntza da : klasetik kanpo, aire hartzeak, ateraldiak, ekintzak eta jantegiak ere denbora garrantzitsuak dira haurrarentzat euskaraz asetzeko modu anitza batetan.
Bigarren mailatik aurrera, frantsesa modu urratstu batean sartua da.
Seaska
Azkaingo Ikastola Seaska Ikastola federakuntzaren partaide da. Seaska elkartea hitzarmen batez Hezkunde Nazionalarekin kontratupean da.
Orotara, Seaskak 4300 ikasle, 38 ikastoletan hartatzen ditu euskarazko elebakar eredu bakarrean. Eredu honek, frantsesa bigarren mailan txertatuz, haurraren elebiduntasuna zihurtatzen du modu goiztiar batean, nahiz eta haurra jatorriz eremu frantses batetik etorri.
Seaskak ikastoleri bitarteko logistiko zein pedagogikoak zihurtatzen dizkie modu anitzean : zailtasunak dituzten haurreri, erakasle zein laguntzaileen formakuntzan, sustapenan eta hezkuntza zein pedagogiko ekintzen jarraipena eginez.
Pedagogia
Hezkunde Nazionalak Ikastolak aitortzen ditu.
Ikastolako talde pedagogikoak haurren arretan oinarritzen dute erronka, bakoitzaren berezitasuna eta osotasuna kontutan hartuta.
Elkarte gisa antolatua izateak Ikastolari askatasun zein berritasun gaitasun bat baimentzen dio.
euskara gaitasunak eskaintzen dituen lan zein aukera ugariek gue grina biderkatu beharko luke.