Talo ta Sagarno eguna antolatuko du Azkaingo Ikastolak maiatzaren 28an herriko plazan. Pilota partidak, haurrentzako aktibitateak eta musika kontzertuaz gain, taloak eta sagardoa jastatzen ahalko dira noski herriko aterbe azpian.

Ikastolako burasoek herriko plazan animatuko duen ekitaldia antolatu nahi dute, arratsalde familiala eskainiz, baita Euskara plazaratuko duen gertakaria.

Haurrentzako zurgintza, eskulanak, sukaldaritza eta puzgarriak.

Talo ta sagarno egunaren egitaraua.

Arratsaldeko 3etan hasiko da ekitaldia haurren pilota partidekin. Gaztetxoak ondotik xapelketarako arituko dira.  5etatik goiti puzgarria hauntuko du Uda Leku elkarteak eta haurrentzako animazioak antolatuko dituzte burasoek. Haurrek zurgintzan entseguak egiten ahalko dituzte egiazko mailuak, hiltzeak, abisak eta eskuzerrak baliatuz, egiazko alkitxo baten eraikitzeko. Sulkaldaritzan arituko dira ere talo pintxo errezetak eginez baita asmatuz ere. Eskulan artistikoetan ere tailer bat antolatuko da.

Talo ta Sagarno nahi bezainbat

7etan Nat eta Watson bikoteak alaituko du giroa, taloak preziatzeko tenorean. Txotx ! Basoa 5 eurotan erosiz, kupelatik zuzenean tiratzen ahalko da sagarno freskoa.

Euskoarekin ikastola sustengatu

Euskoak Azkaingo Ikastolaren alde

Eusko euskal monetak hirugarren urtebetetzea ospatu du aurten. Eusko karta hartuz enplegua, ingurumena baita euskara sustengatzen da. Azkaingo Ikastola hautatuz, trukatzen eusko bakoitzak %3a irabazaraziko dio elkarteari. Sagardo eta Talo egunean ostatuak euskoak onhartuko ditu.

Afitxa Alejo grafistak eskainia.